XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alardeko indarrei frakez eta adarbiko batez jantzitako Burgomaestre batek agintzen die eta honek Alkatearen eskutik jasotzen du aginte zigorra.

Festa hauen folkloreratzeak ez ditu eduki gure herrialdean Europako iparrean nabarmentzen diren konnotazioak.

Hemen ez da iraganean murgilik egin konpainiak garai bakoitzeko uniformeekin osatzeko.

Ofizialitatearen uniformeak, batik bat zenbait armamentu berezietakoena, zalduneriarena adibidez, dira historiakoekin hurbilenak.

Baina ez koloreek eta ez zenbait jazkeraren moduek ere ezkuta dezakete bere oinarri sinkretikoa, bere sorrera folklorikoa.

Hondarribikoaren kasuan bere konpainien edertasuna eta grazia uniforme eta banderen ezberdintasunean datza.

Ez da bakarrik herriaren hiri egitura, burgoa eta bere auzoekin, parte hartzen duen bakarra, gizarte maila guztiak biltzen dira festara.

Soziedadeak dira emaitza nahasi eta eder hau bideratzen duen egitura mediatikoa.

Koloredun alkandorek (zuriak, urdinak, gorriak, berdeak, etab.) eta lepoan lotutako zapi handiek, euskal kostako jaien egutegia betetzen duten estropada lehia handietatik urruti ez dagoen, jazkeren koloreei dagokienez noski, erromeri giroa sortzen dute.

Egia da hala ere txapel gorriak, galtza zuriek, eta ohiturazko espartinek, zuriak hauek ere eta lokarri beltzarekin, multzo osoa aski uniformatzen dutela.

Parte hartzen duen jendearen uniformea beti armak honekin elkartu dituen iruditeria militarraren ondorio logikoa da.

Irungoan, eta bai eta Lapurdi eta Behenafarroako zenbait prozesiotan, kolore gorria, zuria eta beltzaren nahasketa gertatu dira infanteriaren jazkeran, hau, orokorrean, zenbait, uniforme napoleondarretan nagusi diren koloreei dagokie.

Ez dugu uste Enperadorearen pasabiderako Pasaiako jendeari beltzez jaztea eskatzen zion ohar hura jo behar denik, inola, gaur egun alardeetan iraun duen uniformearen aintzindari.

Oihal gorria XIX. mende hasierako foru milizietako kasaketan erabiltzen zutela dioten datuak badaude (María Amalia de Sajonia Probintziatik pasatzen zenerako Diputazioko komisionatuei emandako agindu bat dago kolore hori edo bere faltan beltza, erabiltzea gomendatuz).

Alarde hauetako uniformeak tradizio militarren sakoneko elementu ezberdinak biltzen dituen emaitza sinkretikoa dira.

Kantinerarik ez zegoen armen foru erakustaldietan.

Hau zentzuzkoa zen zeren taktika eta ariketa militar defentsazkoak egiten zituzten indarrak ziren, ez ziren kanpo gerrarako indarrak, han bai baitzuten kantinerek eginkizunik.

Egungo alardeetako kantinerak, folklorista europarrek ejerzito bonapartistetatik aterarazten dute eredua, horrexegatik festa folklore bilakatzean kokatu behar den ekarpen berria dira

(kantineren desbideraketa bat majoretteak izan daitezke, musika militarrarekin edo martxen musikan inspiratutakoarekin ibiltzen direnak desfile eta paradetarako talde apaingarriak dira eta beren osatzeak zapadorea eta kantineraren eta danborrari nagusiaren makilaren arteko bricolage bat dirudi).

109. Hondarribia. Zalduneriako kantinera.

110. Hondarribia. Kantineraren agurra.